Elkarren artean laguntza eman eta jasotzea

10.10.06
Gizartea

Denboraren bankua’ izeneko ekimena gaur 7,30etan aurkeztuko da gure herrian. Gizarte ekimen horri ‘auzopolis’ izena jarri diote eta horretan, eguneroko zereginei aurre egiteko auzokideen arteko laguntza -interesik eta irabaz asmorik gabekoa- proposatzen da. Moneta-trukea denbora da eta bere balio-unitatea ordua. Ekimen honen bultzatzaile eta buru dira Maite Fernández Graña eta Inmaculada Pagaldai. Horien helburu nagusiak herrian gizarte-ehuna indartzea eta biztanleen arteko elkartasuna bultzatzea dira. Ekimena Debabarreneko eskualde guztira zabalduko da. Parte hartu nahi duten guztiek adinez nagusiak izan beharko dira. Talde sustatzaileak hiru orriko bat argitara eman eta herriko etxebizitzetara banatu du.

Proposamenak auzokideen arteko antzinako harreman modu hurbil eta estuak berreskuratu nahi ditu, hau da etxebizitzetako alboko bizilagunen artean edo auzo berberekoen artean ematen zirenak, baina egungo hirietara egokiturik. Ideia horretan oinarritzen da ekimena bultzatu duen elkarteari jarri zaion izena, ‘auzopolis’. Izen horren oinarrian euskarazko auzo eta Grekoko ‘polis’ hitzak daude. Denboraren bankuak bitartekaritza lana egingo du elkarren artean denbora trukatu nahi duten pertsonen artean. Hots, beste pertsona batzuei eguneko beharretan laguntzea, horiek norberari lagun diezaioten beharrezkoa duenean. Eskaintzen den laguntza zehatz horretan ematen denbora bera jasoko da ordainetan. Horrela, laguntza jasotzen duenak laguntza jaso duen denboragatiko txeke luzatuko dio laguntzaileari eta, honek bankuan aldatu ahal izango du txekea norbaitek laguntza eman diezaion berak laguntzarik behar duenerako.

Trukaketaren oinarria denbora izango da, baina laguntza ematean gasturik sortuz gero, horiek laguntza jasotzen denaren kontura izango da. Parte hartu nahi dutenek ekimenaren sustatzaileekin elkarrizketatu beharko dira eta gehiegikeriarik gerta ez daitezen, ordu kopurua hogeira mugatu da. Ideia Toki-garapenerako langileak prestatzeko INEMek eta udalak elkarrekin antolatutako ikastaro batean sortu zen. Dagoeneko hogei bat pertsona prest agertu dira laguntza eman eta jasotzeko. Laguntza horiek etxeko mantenuetarako, konponketetarako, umeak zaintzeko, hizkuntza ikasi eta praktikatzeko edo josteko izan daitezke, besteak beste.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu