Berbalaguna izan nahi?

16.10.06
Euskara

Ermuan Berbalagun egitasmoa martxan jartzeko lanak abian dira. Ermuko udalak, euskaltegiek eta euskara taldeek ‘Berbalagun’ ekimenaren aurtengo edizioa prestatzen ari dira. Berbalagun ekimena Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barne txertatzen da. ‘Berba egiteko laguna’ izeneko ekimen honetan euskara hiztunak harremanetan jartzen dira –euskaldun zahar eta berriak elkarrekin erlazionatuz , bigarren horiek euskaraz mintzatzeko eta praktikatzeko aukera izan dezaten, kideen arteko harreman sarea sendotuz. Horretarako euskaldun zahar eta berriez osatutako taldeak eratzen dituzte, partaideen interes eta zaletasunen arabera. Taldeak astean behin eta ordu betez biltzen dira, amankomunean dituzten gaiez hitz egin eta mintzapraktikak egiteko. Azken batean, helburua herritar orori euskaraz bizitzeko aukera eskaintzea eta euskararen presentzia gure kaleetan eta gizartean areagotzea. Ekimena azaroan hasiko da eta datorren urteko ekainean bukatuko, euskaltegietako ikasturtearen antzera. Talde horiek, besteak beste, kultura ekitaldiak, irteerak, afariak, eta abar, egiten dituzte. Aurtengo nobedadea, herriko euskaraz arituko eta landuko duen talde bat osatzea aurreikusi dela da. Ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta udal honen babesa du, diru-laguntzen bidez.

Hiru pertsona mendiko gailurrean

Udal euskara sailak ohar informatiboa kaleratu du, herritarrak parte hartzera animatzen duena, Interesatuek izena dohainik eman dezakete datorren azaroaren 20tik aurrera. Horretarako, etxeetara zabalduko den fitxa betetzea eta udal edo Kaltxango euskaltegian, ''Euskal Birusa’ taldearen egoitzan (Erdikokale, 2-1ª) edo udal euskara sailean entregatzea besterik ez dute egin behar.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko