Gaur -La noche de los girasoles- filma proiektatuko da

19.10.06
Kultura eta Gazteria

Zine-klubeko saioan gaur ‘La noche de los girasoles’ filma proiektatuko da. Ekoizpen espainiarra da, 2005eko urtean errodatutakoa eta aurten estreinatu dena. Filma Jorge Sánchez-Cabezudok zuzendu du eta 123 minutu irauten ditu. Filma hau drama bat da eta bertan parte hartzen duten aktoreak ondorengoak dira: Carmelo Gómez, Judith Diakhate, Celso Bugallo, Manuel Morón, Mariano Alameda, Vicente Romero, Walter Vidarte, Cesáreo Estébanez. Emanaldia Ermua Zineman izango da eta 22,15etan hasiko. Sarrerak 2,60 € balio du. Ekimena Mudo-Drogot Zinematografoak antolatu du.

Sinopsia

Pedro eta Esteban mendian aurkitutako kobazulo batera doazen espeleologo bi dira. Horiek kobazuloa aztertzea dute helburua, zientifikoki interesgarria den edo ez erabakitzeko. Horiekin batera, Gabi doa, -Estebanen neskalaguna- kobazulo barrura sartu ez eta kanpoan zain geratzen dena. Espeleologo bikotea lana amaitu eta kobazulotik ateratzen denean, Gabi erabat ikaratuta aurkitze du. Zergatik ote?

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian