Gaur zabalduko da -2006ko Musikaldia-

19.10.06
Kultura eta Gazteria

Gaur inauguratuko da gure herrian ‘2006ko Musikaldia’. Estreina gaur arratsaldeko 3etan izango da, ‘Romeo eta Julieta’ klasikoa oinarri hartuta espresuki haurrentzat prestatutako egokitzapenarekin. Obrak oso harrera ona izan du kritika nahiz ikusleengan. Horregatik, Max 2006 Sarietarako proposatua izan da, neska-mutikoentzako ikuskizunik onena gisa. Ikuskizuna ikustera herriko ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleak joango dira. Horiek sarrera dohainik izango dute. Muntaia ‘Teatro Español’ izeneko ekoizpen etxeak taularatuko du. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du.

Sinopsia

Antzokiaren palkoetako batean, William Shakespeare bere antzerki pieza ospetsuetako bat idazten hasten da. Eskenatokian kokatutako pantaila handi batean, Shakespeare bere ordenagailu eramangarrian tekleatzen ari den hitzak ikusten dira proiektatuta. Bere lan berriaren hasiera da: Romeo eta Julieta.

Shakespeare une-unean idazten eta asmatzen ari den bilbearen garapenean, pantaila berean, zuzenean, agure eta atso banaren irudiak agertzen dira zenbait unetan, zeintzuek, narratzaileak bailiran, laguntza eskaintzen dieten ikusleei Capuleto eta Montesco familien arteko istorioa ulertzeko. Eskenatokian agertzen diren pertsonaia guztiek Shakespearek gidatu eta ia-ia manipulatuta mugitu eta hitz egiten dute.

Egitaraua

Lotutako albisteak

Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu