Gaur, -Portuko tabernaria-

20.10.06
Kultura eta Gazteria

2006ko Musikaldiaren haritik, gaur gauean ‘Portuko tabernaria’ tituluko zartzuela ikusi ahal izango dugu. Obra ezagun hau Pablo Sorozabalek idatzi zuen. Gaurko emankizuna, Bilboko ‘Masa coral del Ensanche’ taldeak egingo du. Obran bi zuzendari daude, bata artistikoa eta, bestea, musikari dagokiona. Lehenengoaz, Angel Basaldua arduratzen da eta, bigarrenaz, Luis Angel Gamarra. Ikuskizuna Ermua Zineman izango da eta 22,15etan hasiko. Sarrerak takilan eros daitezke ikuskizuna hasi baino lehen, 8 eurotan.

Taldearen datuak

1903.urtean sortu zen Bilboko zabalgunean. Bere sorreratik 1943.urtera bitartean taldea ahots baxuen (grabeen) orfeoi bat izan zen. Harrez geroztik abesbatza eraldatu eta mistoa bihurtu zen, batez ere zartzuelaren generoa landuz, esan daitekeelarik Euskal Herrian genero horrek iraun badu talde honi esker izan dela.

Eraldaketa egin zuenetik gaur arte abesbatzak 38 zartzuela antzeztu ditu. Lan eta ibilbide horrek hainbat sari merezi izan ditu eta, jasotakoen artean, aipagarriak dira sei ediziotan nazioko lehen saria eskuratzea. Denboraldi honetan prestatu eta antzeztu dituzten obrak ondorengo bost hauek izan dira: Barakaldoko antzokian zartzuelak “El caserío”, “La tabernera del puerto” eta “La leyenda del beso”; Euskalduna jauregian, “Marina” opera; eta Arriaga antzokian, “Antología de la Zarzuela”.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu