Ermuak kaskoa jarriko du

20.10.06
Kultura eta Gazteria

Ermuak ‘Pub Dakota’ izeneko moto zaletuen I. festa ospatuko du biharko egunean. Jaia taxien geltokiaren ondoan egingo da, bertan ikusgai egongo baitira parte hartuko duten motoak. Ekimen honen bultzatzaile Mentxu eta Paqui neska gazteak ditugu. Biek moto zale amorratuak dira eta ideia orain urtebete bururatu zitzaien. Mentxuren esanetan antolakuntza lana ez da erraza izan, gauza asko lotu behar izan dituztelako. Nolanahi ere, azkenean ideia gauzatu egingo da, ‘Carpe Diem’ eta ‘Zirimiri’ tabernen laguntza eta Ermua Autoeskolaren eta Udalaren babesa jaso izan dutelako.

Ekimenaren helburua motorren mundua hedatzea eta ezagutaraztea da eta, aldi berean, urteko asteburu batean jendea erakartzeko gauza interesgarri bat antolatzea, horrek ostalaritzari berari ere mesede egingo diolakoan. Jarduera adin eta mota oroko pertsonentzat pentsatuta dago, gazte nahiz helduentzako ekintzak izango baitira. Dena den, antolatzaileek helduentzako ezusteko bat egongo dela iragarri dute, herrian estreinakoz ikusi ahal izango diguna. Zer ote? Adi egon beharko gara.

Antolatzaileek adierazi digutenez, Euskadi osoko moto zaleak etorriko zaizkigu eta kopurua handia izan daiteke eguraldia lagun izaten badugu. Etorriko direla baieztatu dutenen artean Bilbo, Dima, Abadiño eta Donostiako moto zaleak ditugu. Bozemaileek guztioi parte hartzera gonbidatu gaituzte, esan digutenez esperientzia dibertigarria oso izango baita.

Egitaraua

  • 17:30etan. Moto-Tribiala gaztetxoentzat Ermua Autoeskolan. Opariak parte hartzaileentzat.
  • 18:00etan. Jaiari hasiera emango zaio.
  • 19:00etan. Jolasak: geldoen proba eta saltxitxa harrapatzea.
  • 20:00etan: Javi Mañón umoristaren saioa ‘Dakota’ tabernan.
  • 23:00etan. ‘Los Indomables’ musika taldearen emanaldia ‘Carpe Diem’ Pubean.

Kartela

Jaia dela eta, Probaleku kalea zirkulazioari itxiko zaio, arratsaldeko 2etatik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu