-Berbalagun- ekimenaren 5. edizioa martxan

20.10.06
Euskara

Udal honek, herriko euskaltegiek eta talde euskaltzaleek ‘Berbalagun’ ekimenaren denboraldi berria aurkeztu dute gaur eguerdian. Aurtengoarekin bosgarren urtea izango da gure herrian euskara praktikatzeko zaletasun eta interes berdintsuak dituzten pertsonek taldeak osatzen dituztela. Aurtengo nobedadea herriko euskaran jarduteko –bizkaieran taldea eratuko dela da. Iaz ‘Berbalagun’ ekimenak berrogeita hamar (50) pertsona bildu zituen. Horiek zortzi taldeetan banatu ziren, kideen zaletasunen arabera. Taldeetatik zazpi ermuarrez osatuta zeuden eta zortzigarren eta azkena, mallabitarrez. Taldeok ondorengo jarduerak gauzatu zituzten, josten ikasi, dantzatzen ikasi, mendira irten, sagardotegi batera joan eta ikasturte amaierako afaria egin. Ekitaldian ondokoak egon dira: udaletik Jose Luis Clemente alkateordea, udal euskaltegitik Gotzone Txurruka zuzendaria, udal euskara zerbitzuko Fernando Aranberri teknikaria, Kaltxango AEK-ko JuanMI Bravo koordinadorea eta, azkenik, Euskal Birusa taldeko Piedi Izagirre ordezkaria.

Ezkerretik eskumara Piedi Izaguirre, Gotxone Txurruka, Fernando Aranberri, Juanmi Bravo eta José Luis Clemente

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin