2006ko udako postal lehiaketaren emaitzak

23.10.06
Euskara

‘Euskal Birusa’ talde euskaltzaleak udako postal lehiaketako irabazleak erabaki eta ezagutarazi ditu. Lehiaketaren helburua ermuarrek beren komunikazioetan euskara idatzia erabili dezatela da. Aurtengo deialdian hogeita hamabi (32) ermuarrek hartu dute parte. Horiek guztiak, udako oporrak pasa dituzten herrietatik postal bana bidali dute. Helduen kategorian hogeita sei izan dira Elexostera idatzi duten ermuarrek. Postal horietan bi gauza baloratu izan ditu epaimahaiak: batetik postala polita izan den edo ez, eta, bestetik, bertan leku horren deskripzioa egiteko autoreak idatzi izan duena.

Aurtengoan, estreinakoz, 18 urtetik beherako adinez txikiek ere parte hartu ahal izan dute, ‘Gazte txokoa’ izeneko atalean. Atal honetan sei izan dira txartelak bidali izan dituztenak. Lehiaketa Euskal Birusak antolatu du udal honek babesarekin. Lehiaketako irabazleek guztira 330 euro eskuratuko dituzte.

Lehiaketako saridunen zerrenda:

  • 1ngo saria: Alazne Aiestaran, Menorcatik. 150 €
  • 2. saria: Juan A. Fernández eta Alicia Lorenzo, Galiziatik. 90 €
  • 3. saria: MariFeli Manzisidor, La Palmatik 60 €

Gazte txokoko irabazlea:

  • Sari bakarra: Ane Izagirre, 30 €ko erosketa-txekea.

Helduen eta adin gabekoen ataletako txartel irabazleak

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin