Tailerrak gazteentzat

24.10.06
Kultura eta Gazteria

Udazkeneko hilabeteetan gauzatzeko antolatu dituen tailer eta ikastaroak aurkeztu ditu gazteria sailak, kaleratu berri duen foiletoan. Proposamenean espezialitate ezberdinetako lau tailer planteatzen zaizkie 15 urtetik 25era bitarteko gazteei. Proposamen berrian aurrekoetan harrera ona izan dutena hainbat bildu dira. Lehena, eskulanen alorrekoa da eta maché izeneko papera lantzeko teknikak proposatzen dira, Zineman egingo dena, datorren abenduaren 18era bitarteko astelehenetan. Bigarren tailerrak, oinarrizko bitxigintza landuko du, asteartero gaurtik hasi eta datorren abenduaren 19ra bitartean. Larruaren tailerra hirugarrena da eta iaz ere egin zen, harrera oso ona jaso zuelarik. Hortaz, aurten errepikatuko da, norberak bere osagarriak lantzeko teknikak jorratuz. Laugarren eta azken proposamenak erreflexoterapia ikastea proposatzen du.

Ikastaroetan izena emateko pertsona bakoitzak kuota bat ordaindu behar du, kopurua 10 eurotik 31ra bitartekoa izanik. Nolanahi ere, ikasle eta langabetuek hobariak dituzte eta, horretarako, haien izaera kreditatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituztelarik. Tokiak mugatuak dira. Izen emateak kultura alorreko bulegoetan egin daitezke astelehenetik ostegunera, goizez 10etatik ordu 1era bitartean eta arratsaldez, 5etatik 9etara bitartean. Ostiralean lan-jarduna jarraitua da eta bulegoa zabalik dago goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara. Argibide eta zehaztasun gehiagorako ikus foiletoa.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu