-2006ko Oporrak- argazki lehiaketako irabazleak

25.10.06
Kultura eta Gazteria

Gazteria sailak ‘2006ko Oporrak’ tituluko argazki lehiaketan irabazle suertatu diren pertsonen zerrenda ezagutarazi du. Aurtengo irabazle orokorra, Zarauzko Iñaki Caperochipi argazkilaria izan da. Honek Etiopiara egindako bidaian atera zuen koloretako argazki batekin gailendu da. Bertan, bertako biztanle baten erretratua ikus daiteke, ‘Waiki’ titulatzen dena. Irabazleak, saritan 300 euro eskudirutan jasoko du.

Herriko artista onenaren atalean, Verónica Novoa gaztearen lana hautatu da. Honek bidalitako bildumatik, Veneziako kanalean ateratako bat aukeratu da, ‘Kanaletako erregina’ titulatzen dena, hain zuzen ere. Bertan, bertako itsasontzi tipikoaren –gondolaren- zehetasun bat ageri da. Ermuarrak sari gisa 200 euro eskudirutan hartuko du. Azkenik, 14 urtetik 18ra bitarteko artista adin txikienen atalean, epaimahaiaren ustez, lan onena Sevillako Rocío de los Reyes gaztearena izan da. Honek, Cadizeko hondartza baten ateratako irudia bidali du. Hartan, itsas ertzean, ur gardeneko olatuak apurtzen duen lekuan txankleta bi jaso ditu. Azken honek, eskudirua jaso ordez, 200 €uro egin arteko argazkilaritza materiala jasoko du.

Lehiaketa hau gazteria informatzeko bulegoak antolatu du, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta udal honen laguntzarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu