Plazako arrapala mekanikoa lekuz aldatuko da

27.10.06
Hirigintza

Udalbatzak Orbe Kardenalaren plaza eta Goienkale lotuko dituen arrapala mekanikoaren kokapena lekuz aldatzea erabaki du. Aldaketa azken Gai Orokorren eta Ubalbatzak aztertu beharrekoen informazio batzordean erabaki zen astelehenean. Udalbatza osatzen duten Alberdi politiko guztiak neurriaren alde agertu ziren. Aldaketak PSE-EE-PSOE, PP, EAJ-PNV eta IU-EB taldeen aldeko botoa jaso zuen, aho batez onartu zelarik. Azkenean, arrapala mekaniko hori Kantauri Zeharbidetik irtengo da eta Goienkalen amaituko, egungo eskailerak banatzen dituen berdegunean hain zuzen ere. Proiektua kokapen berrira egokituko da. Félix Prol alkateorde eta hirigintza alorreko eskuordeak adierazi duenez, ‘aldaketaren erabakia arrazoi tekniko eta estetikoetan oinarriturik hartu da’. Proiektuak elementu mekanikoak jartzea aurreikusten du pertsonen irisgarritasuna hobetzeko eta aipatu kale horien artean dagoen malda saihesteko. Jarriko diren elementuak arrapala eta eskailera mekanikoak dira –Ongarai auzora igotzeko jarri ziren bezalakoak- eta horiek estalkia izango dute mekanismoak eta erabiltzaileak euritik babesteko.

Elementu berri horiek estalita jartzeak, kokapena aldatzeko aukeran erabakigarriak izan dira. Hasierako proposamenean aurreikusten zenez arrapala plazako frontoiko hormaren ondotik jarri behar zen. Nolanahi ere, elementua nola geratuko zen antzemateko neurriak hartu eta probak egin direnean, ‘ia lekurik ez zela geratzen ikusi da, tartea oso estua baita’. Gainera, arrapalaren estalkiak ere 3 metroko altuera duenez ''estetikoki eragin handia'' sortuko zuela kontsideratu da. Sarbide honek jarraipena izango du eta Goienkale eta Iparragirre ere lotuko ditu.

Datu teknikoak

Arrapalak 12 graduko izango ditu eta ia zazpi metrotako altuerari aurre egingo dio. Arrapalak eta egin beharreko zimendatzeak 2,10 metroko zabalera hartuko dute. Estalkia egiteko tutu formako profilak erabiliko dira, zirkulu sekzioa eta arku forma edukiko dutenak. Horiek arrapala mekanikoko alde bietara lotuta egongo dira eta polikarbonato gardeneko materialaz geratuko estalita.

Lotutako albisteak

Imagen
11.06.24
Betiondoko aparkaleku berria jada zabalik

148 plaza ditu, horietako bi minusbaliatuentzat. Jada ez dugu aparkatu bidearen erreian, zirkulazioa noranzko bikoitza berreskuratu duelako
Imagen
20.05.24
Zubiaurre eta Zerukoa arteko igogailu publikoa urteko azken hiruhilekorako prest egongo

Gaur hasi dira eraikitzeko lanak zuinketa-aktarekin eta obraren hasierarekin
Imagen
17.05.24
Lomi Power aparkalekuan behin behineko esleipendun izan direnen zerrenda

Zerrenda astearte honetan abonatu erregimeneko autoentzat egindako zozketa publikoaren emaitza da