Ermuak Merkataritza Ganberaren ordezkaritza izango du

31.10.06
Erakundea

Bilboko Merkataritza Ganberak ordezkaritza bi irekiko ditu Durangaldean. Ordezkaritza berriok Ermuan eta Durango jarriko dira, atzokoan erakundean iragarri zuenez. Ganberak lankidetza hitzarmen bana sinatu du Ermuko Udalarekin eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoarekin, hurrenez hurren. Lankidetza hitzarmenen izenpetze-ekitaldia eta ekimenaren aurkezpena atzo eguerdian izan zen Bilbon, Merkataritza Ganbararen negozio zentroan eginiko agerraldian. Ganbara eskualdera dator enpresei zerbitzuak eskaintzeko eta gunea eta bertako azpiegiturak sozial eta ekonomiko garatzen laguntzeko. Ganbarak inguruko enpresa eta autonomoen eskariak ase nahi ditu, hurbilago lan eginez eskualdeak lehiatzeko dituen baldintzak hobetze aldera.

Aurkezpena egiteko agerraldian Merkataritza Ganbararen Presidentea Ignacio Mª Echeberriak, Ermuko Alkate Carlos Totorikak, eta Durango Merinaldearen Amankomunazgoaren Presidentea Mª Angeles Larraurik parte hartu dute. Carlos Totorikak oso positibotzat jo du Ermuan ordezkaritza irekitzeko erabakia. Bere esanetan, ‘erabaki ona da gure enpresa eta dendek aholkularitza hurbil izan dezaten, handitzen eta lehiatzen jarraitu ahal izateko’. Totorikak eskualdeko enpresa ehuna babestu eta laguntzeak duen garrantzia azpimarratu zuen, ‘batez ere lehiakortasun eta lekualdatzeak gora egiten ari diren honetan’. Alkateak adierazi zuenez Ermuak badu esperientzia industri erronkei aurre egiten. Esperientzia horren adibide gisa, batetik, 80. hamarkadaren amaieran eta 90. hasieran burdingintza sektoreak jasandako krisialdia aipatu zuen. Eta bestetik, duela gutxi, enpresa garrantzitsu bat herritik alde egiteko aukeraren aurrean bizi izandako une latsak.

Ermuko agintariaren esanetan toki-administrazioek paper garrantzitsua dute jokatzeko, dinamizazioa eta berrikuntza suspertu dezaketen elementu oro herrira ekartze aldera, automobilgintza sektore garrantzitsuarekin, esaterako, gertatzen den bezala.

Merkataritza Ganbararen ordezkaritza Ermuan Torreta Etxean egongo da, Ekonomi sustapen, enplegu eta trebakuntza alorraren egoitzan. Egoitza horren helbidea Bizkaia Etorbidea 15 da. Bertako telefono zenbakia 943179151 eta faxarena 943176178, hurrenez hurren. Bertako helbide elektronikoa delegacion.camara@udalermua.net.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko