Gaurko zine-klubean: -Desayuno en Plutón-

02.11.06
Kultura eta Gazteria

Zine-klubeko saioan gaur “Desayuno en Plutón” filma proiektatuko da. Pelikula drama bat da, iaz errodatu zena eta aurten estreinatutakoa. Produkzioa irlandarra da eta Neil Jordanek zuzendu du. Zinta ‘globo de oro’ sarietarako aukeratu dute, aktore onenaren kategorian. Aktoreak ondoko hauek dira: Cillian Murphy, Liam Neeson, Ruth Negga eta Lawrence Kinlan. Proiekzioak 135 minutu irauten ditu . Sarrerak 2,60 € balio du ikusle orokorrentzat. Emanaldia Zineman hasiko da, 22,15etan.

Sinopsia

Filma hirurogeita hamargarren hamarkadan kokatuta dago. Bertan Patrick Braden (Cillian Murphy) gaztearen gorabeherak kontatzen ditu. Cillian xarmagarria da eta, aldi berean, erakusten duen itxura baino askoz gogorragoa. Irlandako herri txiki baten jaio zen eta egun batzuk zituela abadearen etxean abandonatu zutena. Gaztea txiki txikitatik ezberdina zela ohartarazten da. Patrick-i bizitzea egokitu zaion etsai giro horri aurre egingo dio bere zorroztasun eta xarmari esker. Horretan oso lagungarri izango zaio, ezerk eta inork aldarazi ez diezaion hartu duen erabakia. Jordan zuzendariak istorio surrealista eta magiko bat atondu du, bizitzaren proba eta erronkei irribarrez aurre egiten dien gazte baten erretratu dibertigarri eta hunkigarria agertuz.

Lotutako albisteak

Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du
Imagen
27.06.25
Santixauak 2025: ia ehun jarduerako egitarau anitza eta parte-hartzailea

Beatriz Gamizek aurkezpenean tokiko kolektiboen inplikazioa azpimarratu du eta bizikidetza, askatasuna eta errespetua eskatu ditu jai inklusibo eta seguruez gozatzeko
Imagen
26.06.25
Elektrojaia taldea XVII. edizioari ekiteko irrikaz

Ekainaren 27 eta 28ko ostiral eta larunbatean ospatuko da, Martxoak 8ko plazan eta Betiondon