Diego Martinen kantaldia
Diego Martín kantariak emanaldia eskainiko du gaur gauean. Kantaldia Ermua Zineman izango da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Kantariak kaleratu duen lehen diskoa aurkeztuko du, momentuz ez baitauka besterik. ‘Vivir no es sólo respirar’ titulukoa, hain zuzen ere. Diskoak Martinek berak idatzi eta kantatutako hamabi abesti biltzen ditu. Albuma 2006 urtean berriz editatu izan da, Diego Martinen debutean oso lagungarria suertatuz. Edizio berriak izugarri lagundu dio Martini ezagutzen ematen, iaz musikako promesa gaztea bezala identifikatua izan eta gero. Sarrerak 10 euro balio du eta takilan erosi ahal izango dira, ikuskizuna hasi artean.
Diskoaren edizio berri horrek nobedadeak ekarri ditu eta, horien artean, aipatzekoa da oso ezaguna egin den ‘Déjame verte’ pieza. Martinek hori Raquel del Rosariorekin batera kantatzen du (Sueño de Morfeo taldearen kidearekin). Konposizio hori barra-barra entzuten da irrati guztietan eta, ’40 principales’ edo ‘Cadena100’ emisorek egiten dituzten zerrendatako lehen postuan izan da hainbat astetan. Albumak harrera oso ona izan du jendearen artean eta berrogei mila ala baino gehiago saldu ahal izan dituenez, orain dela gutxi ‘Urrezko diskoa’ eskuratu du.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian