-Kutsidazu bidea, Ixabel- filmaren proiekzioa
Aste bukaera honetan ‘Kutsidazu bidea, Ixabel’ filma proiektatuko da Ermuan. Luze-metraje honetan ‘Juan Martin’ pertsonai nagusiaren papera Mikel Losada ermuar eta aktore gazteak egin du. Filma euskara hutsean errodatuta dago eta Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen irailean. Filma Joxean Sagaztizabalek idatzitako eta titulu bereko liburuan oinarritzen da. Liburu hori antzerkirako ere egokitu zen eta oso harrera ona lortu zuen ikusleen artean. Orain, zineko bertsioa izango dugu ikusgai. Pelikula zapatu, domeka eta astelehenean ikusi ahal izango da Ermua Zineman, iluntzeko eta gaueko saioetan. Biharko emanaldian, Mikel Losada aktorea bertan egongo dela iragarrita dago eta, harekin solasaldia egingo da.
Sinopsia
Hogei urte inguruko gazte donostiar bat, (Juan Martin) urte batzuetan euskara euskaltegietan landu ondoren, Gipuzkoako herri txiki bateko baserri batera abiatzen da, “benetako” euskara ikastera. Herria “Harrialde” bataiatu dugu, eta baserriaren izena “Aranguren” da. Baserrian bizi, lan egin eta ikasi, eta herrian bertan dagoen udako eskolara ere joango da egunero ikastaro trinkoa egitera. Baserriko familia aita, amona eta lau seme-alabek osatzen dute..
Baserriko gorabeherak izango dira, alde batetik, arazo linguistikoak, eta bestetik, protagonistari inondik ere ezagutzen ez duen nekazal giroak sortzen dizkionak. Horretaz gain arazo unibertsalak, elkarrekin bizi beharrak dakartzanak: bi anaiak gelakide ditu Juan Martinek, eta “troll” samarrak dira, eta alaba gazteena, Ixabel, neska xarmantak, oso bestelako sentimenduak ernaraziko dizkio…baina Ixabelek badu mutil-lagun bat, Anjel Mari, goapoa, jatorra, pilotari aparta…
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian