Eraikuntzaren lan-fundazioak -Izarra- zentroa bisitatu du
Euskal Herriko eraikuntzaren lan-fundazioak Ermuko ‘Izarra’ zentroa bisitatu berri du. Lan fundazioaren bi arduradunek Obra Publikoko Makineria, Jasotzeko gailuak eta Garraiokoak mantendu eta operatzeko eskola bisitatu dute, hain zuzen ere, bertako instalazioak, ekipamendua eta zerbitzuak ezagutzeko xedez. Lan-fundazioak bisita egitearen helburua elkarren artean lankidetza bidea ezartzea izan da, Durangaldea eta Lea-Artibai arroetako langileak atzerakako hondeamakina pala makinetako gidari gisa trebatzeko ikastaroa bertan egin dezaten. Bisitan parte hartu zuten Susana Federiok, zuzendari-gerenteak, eta Juan Gonzálezek, prestakuntza ataleko arduradunak. Bisitariek harrituta agertu ziren “zentroak espezializazio altua duelako eta praktikak egiteko duen makineria oso zabala delako”.
Enpresa Ekimenak bideratzeko eta langileak trebatzeko Ermuko Zentroa aitzindari da teknologia berri horiek erabiltzen prestakuntza alorrean. Horien helburua simulagailuak prestatzea da, dorre garabiak, auto-garabiak, plataforma autopropulsatuak, lur-mugimenduetarako makineria eta horretan erabiltzen den beste osagarriak gidatzen eta erabiltzen ikasi ahal izateko.
Datu orokorrak
Fundazio hori eraikuntza sektoreko erakunde esanguratsuenak sortu zuten: Eraikuntzako Konfederazio Nazionalak (NNC delakoak) eta UGT eta CCOO sindikatuetako adar horietaz arduratzen diren atalak, hurrenez hurren, Metala, Eraikuntza eta antzekoak (UGTko MCA) eta Eraikuntza, Zura eta Antzekoen Estatuko Federazioak (CCOOko FECOMA). Fundazioaren jatorria Eraikuntza Alorreko Hitzarmen Orokorrean bilatu behar da, horren helburua zerbitzuak profesionalizatu eta eraikuntza sektoreko lanbide ezberdinak duintzea izanik.
Bere helburu behinenen artean ondokoak daude; Lanbide Heziketa sustatzea, laneko osasun eta segurtasuna hobetzea eta alorreko prestakuntza profesionala altxatze, txartel profesionala ezarriz, esaterako.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren