Euriak ezin izan zuen San Martinen distira gutxitu

13.11.06
Euskara

Larunbatean ospatutako San Martin azokak aurtengoan ere jende ugari bildu zuen. Goiza goibel hasi zen, hasieran zeru beltza erakutsiz eta, ondoren euria ekarriz, iragarrita zegoen eguraldiaren pronostikoa ezeztatuz. Nolanahi ere, urak ez zuen inor beldurtu ez eta etxean utzi. Ez horixe, ermuarrak baikeunden horretarako prest. Herriko plaza eta inguruko kaleak jendez gainezka izan ziren arratsaldeko lehen ordura bitartean. Ermuak, beste behin, egun berezietako giro hori bizi izan zuen. Urterik urte, gero eta gehiago baitira egun horretan familia edo lagunekin hitzordua gordetzen duten ermuarrak, baba plater baten aurrean dutela, mahai baten inguruan biltzeko. Esandakoaren frogagarri, arrazoiak arrazoi medio direla egun Ermutik kanpo bizi diren ermuar askoren aurpegiak aspaldiko partez ikusi izana. Jende ugarik ez zuen kalerik egin, ez horixe.

Aurtengo edizioko protagonista nagusienetako bat, -San Martin izanik nola ez?– txerria izan da baina ez benetako animalia bera, Xiri Andonegi artista eta eskultoreak egindakoa baizik. Irudia galanta zen eta goma-aparrez egindakoa. Antolatzaileek aldez aurretik ez zuten ezer adierazi , hortaz sorpresa polita izan da gazte nahiz helduentzat. Euskal Biruseko kideek adierazi digutenez, azken ordu gauza bat izan da eta, Mutrikuko udalari esker ekarri ahal izan dugu, bertan utzi baitigute. Ikusleei asko gustatu zaie txerriaren irudia. Aurtengoan antolatzaileek azokari bere neurria hartu diote, etxolak Orbe Kardialaren eta San Martingo plazen eta Probalekuren artean banatzeak, mesede besterik ez baitzien egin, batez ere, ikusle eta erosleei. Guztiok, zabalago ibili ahal izan baikinen.

Lehiaketako sariak

Fruta eta ortuarietan:

1. Mila Amillategi, Mallabiko Barrenetxe baserrikoa.

2. Alejandro Arrieta, de Markinako Xemengain baserrikoa.

  • Gazta:
    • 1. Florencio Turruka, Markinako Barroetatorre baserrikoa.
    • 2. Patxi Baskaran, Markinako Santa Marina baserrikoa.
  • Ogia:
    • Lourdes Egia, Berriatuko Elizburu baserrikoa.
  • Eztia:
    • Mila-lore eta txilarrekoa: Valentin lona, Zornotzako Urikoa baserrikoa.
  • Sagardoa eta txakolina:
    • José Antonio Bilbao, Markinako Axpe baserrikoa.
  • Sari berezia:
    • Ermuko José Lonbiderentzat.

Lotutako albisteak

Imagen
15.04.25
Udalak euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago
Imagen
11.04.25
Markos Gimenoren "101 letrakartel", Ezekiel Etxebarria sariaren irabazlea

Azken urtean Udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko liburua izan da
Imagen
04.04.25
Euskaraldia ekimenaren laugarren edizio maiatzean izango

Maiatzaren 15etik 25era bitartean euskara gehiago eta gehiagotan erabiltzeko konpromisoa