Gabonetako ekintzak umeentzat

14.11.06
Euskara

Udal euskara saila jada 2006ko gabon jarduerak antolatzen dihardu. Sailak informazio ohar bat kaleratu eta herriko etxebizitzen atarietan jarri du. Horretan, seme-alabak Ermutik kanpo eskolaratuta dituzten familiei jakinarazten zaie izen-emate epea zabalik dagoela. Jarduera horietan parte hartzeko eta inskribatzeko interesa dutenek udal euskara zerbitzutik –udaletxeko 1ngo solairutik- pasa beharko dira, azaroaren 24a baino lehen.

Izena emateko, matrikula ordaindu, inprimakia bete, eta osasun-txartelaren fotokopia erantsi beharko dute. Izena ematean, matrikularen tasa ordaintzeaz gain, inprimaki bat bete eta Gizarte Segurantzako txartelaren kopia ere entregatu beharko da. Deialdia Ermutik kanpo ikasten ari diren LH 1. mailatik DBHko 2. mailara arteko ume eta gaztetxoentzat da. Gabonetako Aisialdi Ekintza hauek sei egunetan garatuko dira (abenduaren 26-27-28 eta urtarrilaren 2-3-4), matrikularen prezioa 25 € izanik (bi anaia-arreba izanez gero 40 €). Herriko ikastetxeetan eskolatutakoei ikastetxean bertan emango zaie informazioa eta ikastetxean bertan edo Euskara Sailean, kasuan kasu, egin beharko dute matrikula.

Ekintza hauen helburua ume eta gaztetxoei gure herrian euskara erabiltzeko gune bat eskaintzea da.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Gaur San Juan sua, urteko gau laburrenean

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin
Imagen
19.06.25
Appa hi! Ermuko Hitanoa ikasteko aplikazioa Android nahiz IOS sistemetarako

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte