Gaurko zine-klubean -Palindromes- proiektatuko

16.11.06
Kultura eta Gazteria

Gaur gaueko zine-klubean ‘Palindromes’ tituluko filma proiektatuko da. Produkzio iparamerikarra da, Tood Solondzek zuzendutakoa eta 100 minutu irauten duena. Filman parte hartzen duten antzelariek ondokoak dira: Ellen Barkin, Stephen Adly Guirgis, Jennifer Jason Leigh, Richard Masur eta Debra Monk. Sarrerak 2,60 € balio du. Emanaldia ZIneman izango da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera.

Sinopsia

Aviva Victor hamabi urteko neskatxa gaztea da. Gaztea izan arren ama izan nahi du eta haurdun geratzeko ahal duen guztia egiten du. Bere asmoa hori gutxigatik ez du bete, bere gurasoek kontra jarri baitzaizkio. Gurasoen jarrera ikusita etxetik alde egitea erabaki du, haurdun geratzeko duen asmoa oso trinkoa baita. Etxetik ihes egin eta galdua sentitzen du bere burua, begien aurrean agertzen zaion munduak aukera arraro ugari baitu. Hasi duen bidai horrek joan eta etorria izango du, nahiz eta ihes egin ondoren pertsona bera izaten jarraituko duen ala ez, ezin daitekeelako jakin.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian