Candanchura bidaia
Udaleko Gazteria Alorreko zinegotzigoak elurretara joateko txangoa antolatu du abendurako. Ekimena aurtengo 2006ko programaren barne dago eta honakoa laugarren aisialdi- eta kultura txangoa izango da. Oraingo honetan txangoa Candanchura egingo da, abenduaren 16 eta 16tik 17ra, hain zuzen ere. Bidaia 18 urtetik 25era bitarteko neskato eta mutiko gazteentzat prestatu da. Izen-emateak 50 euro balio du eta horren barne, joan-etorria, egun bateko ostatua pentsio erdian eta teleaulkian ibiltzeko paseak.
Izena emateko interesdunek orriak bete, NANaren fotokopia entregatu eta kuota ordaindu behar dute. Ekimen honetan parte hartu nahi duen guztiak, Ermuko biztanle izan eta errolda inskribatuta egon behar du. Bidaia izena ematean ordaindu behar da eta, izena eman ondoren atzera egiten duenari ez zaio dirurik itzuliko. Argibide gehiagorako jo, Kultura sailean kokaturik dagoen Gazteria Informatzeko Zerbitzura. Bertako telefono eta fax zenbakiak ondokoak dira: 943179161 eta: 943179166, hurrenez hurren. Posta elektronikoz idatz diezaieke, ondorengo helbidera: oij gib@udalermua.net. Bulego horren ordutegia ondokoa da: astelehenetik ostegunera goizez 10etatik ordu 1era eta arratsaldez 5etatik zazpietara bitartean. Ostiraletan, zabalik dago etenik gabe, goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara bitartean. Izena emateko azken eguna azaroaren 30ª da, dagoen lekua lehenago bete ezean.
Lotutako albisteak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu