Gaur -Artea- euskarazko antzezlana ikusgai
Txalo produkzioak ‘Artea’ antzezlana euskaraz ekarriko du gaur Ermura. Lana Yasmina Reza idazlearena da Familia judutar baten baitan jaiotako frantsesa. Nazioarteko arrakasta lortu duten antzezlanen egilea hainbat lanekin: Conversation aprés un enterrement, L´Homme du hasar, La traversée de l´hiver eta batez ere Art (1994). Antzezlana Carlos Zabalak zuzentzen du eta aktoreak Ramon Agirre, Josefa Apaolaza eta Asier Hormaza dira. Ikuskizuna Zineman izango da, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 8 euro balio du.
Sinopsia
Artea hiru lagunen arteko historia da. Sergiok koadro moderno bat erosi du dirutza handia ordaindu ondoren. Markosek gorrotoa dio koadroari, gainera kostatzen zaio sinestea Sergiori koadroa benetan gustatzen zaionik. Hirugarren laguna, Ibon, saiatzen da Marcos eta Sergioren arteko desadostasunean bitartekari izaten. Arte modernoari buruzko azaleko desadostasuna dena adiskidetasunari buruzko eztabaida latza bihurtzen da, Ibon erdi-erdian hartuta. Antzezlanak aurrera egiten duen heinean, koadroaren auzia erabat puzten da , bat-batean desagertzeko, haserrealdiaren benetako arrazoiak azalean argi utziaz.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian