XIV. euskal liburu eta diska azoka

28.11.06
Euskara

Euskal liburu eta disko azoka berria hartuko du aste honetan Ermuak. Aurtengo XIV. Edizio hori berrikuntzaz josita datorkigu, Durangokoa zabaldu baino egun eskas batzuk lehenago. Aurten estreinakoz azoka Liburuaren Ganbararekin batera antolatu da eta bost egunetan jarraian mantenduko. Aurten azaroaren 30etik abenduaren 3ra bitartean eta etenik gabe herriko plazan hamar etxola jarriko dira. Orain artean, argitaletxe eta diskoetxeen produktu berriak egun bakar batez jartzen ziren ikusgai, taula eta astotxoen gainean. Aurtengoan, azokak lau atal nagusi izango ditu, ekimenari batasun bat emateko eta horren osagarri izateko. Hori horrela, ohiko liburu eta diskoen erakusketa egonen da, bestalde hainbat idazle herriko ikastetxeetako ikasleriarekin bilduko dira solasaldietarako etab aita ere ipuin kontalariak etorriko dira. Azkenik, Pantxoa eta Peio bikotearen kantaldia ere izango dugu.

Azoka

Hamar etxola izango ditu eta Orbe Kardinalaren plazan ipinita egongo direnak. Azoka zalik egongo da azaroaren 30etik abenduaren 3ra bitartean. Azoka hori bisitatzeko ordutegia ondokoa izango da: goizez 11etatik ordu 2etara eta arratsaldez, 5etatik gaueko 9etara.

Solasaldiak idazleekin

Hitzaldian bi ataletan banatuko dira: batetik, herriko ikastetxeetako ikasleentzat beren ikasketa mailaren arabera eta, bestetik, herritar ororentzat zabalik. Bihar, azaroak 29an, Joxean Ormazabalek ‘Kotti’ lana aurkeztuko die lehen hezkuntzako ikasleei.

Bestalde, Ongarai Eskolako DBHkoek ostiralean –abenduaren 1ean- Xabier Mendiguren izango dute solaskide, ‘Obsexuen kluba’ lanaren xehetasunak emango ditu. Ziklo honi amaiera emateko, Fernando Morillo Anaitasuna Ikastolara etorriko da datorren astelehenean, ‘Ortzadarra’ obrari buruz hitz egiteko.

Hitzaldi-mintzaldi orokor eta nahi duenarentzat irekia, ostegunean egingo da 30 udaletxeko atikoan, arratsaldeko 8etan hasita. Bertan, Karmele Jaio izango dugu ‘Amaren eskuak’ liburuari buruz azalpenak emateko..

Ipuin kontalariak

Abenduaren 4an, astelehenean, Jokin Aspiazuk zazpi saio eskainiko ditu, beste horrenbeste eskola taldeentzat. Saioak Ermua Zineman izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
15.04.25
Udalak euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago
Imagen
11.04.25
Markos Gimenoren "101 letrakartel", Ezekiel Etxebarria sariaren irabazlea

Azken urtean Udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko liburua izan da
Imagen
04.04.25
Euskaraldia ekimenaren laugarren edizio maiatzean izango

Maiatzaren 15etik 25era bitartean euskara gehiago eta gehiagotan erabiltzeko konpromisoa