Pantxoa eta Peioren kantaldia

01.12.06
Kultura eta Gazteria

Pantxoa eta Peio bikoteak kantaldia eskainiko du gaur Ermua Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Jarduera egunotan gauzatzen ari den Euskal Disko eta Liburuen XIV. azokaren barne dago. Kantaldia udal kultura sailak eta Euskal BIrusa elkarteak antolatutakoa da. Sarrerak 10 euro balio du ikusle orokorrentzat eta bi gutxiago, Zinemako bazkide direnentzat. Sarrerak takilan bertan erosi ahal izango dira, ekitaldia hasi bitartean.

Bikoteak bere azken lana aurkeztuko du gaur, ‘Lurra eta maitasuna’ izenburua duena. Diskoa aurtengoa da, abuztuan Elkar diskoetxearen estudioan grabatu, nahastu eta masterizatu baitzen. Pantxoak eta Peiok lan honetarako hainbat kantutan kantari eta taldeen laguntza jaso dute, eta horien artea aipatzekoak dira ‘Alos Quartet’, hari laukotearena, Kattlin Indabururen ahotsa edo ‘Gaztelu zahar’ izeneko abesbatzarena.

“Lurra eta maitasuna” izeneko lan berri honek, doinu gozo eta mezu iraunkorretan zipriztintzen gaitu berriro eta gizatasunaz kargaturiko hamabi kantu zoragarri dakarzkigu, bikotearen errepertorio berria: kostaldeko giro zelta berrizale harrigarriak, mendi zein basoko abestiak, arimarentzat ferekak, herriarentzat kemena, izarrak zeruan, bakea munduan,...Beren inspirazio iturrietan, tradizioa hala nola ohiko erreferentzia zenbaitez gain, oraingo taldekide batzuen sena berria ere azaltzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian