Valerioko plaza laster estali eta itxi egingo da

15.12.06
Hirigintza

Udalak Valerioko plaza estali eta itxi egingo du datorren urtearen hasieran. Plaza hori Adinekoentzako Zentro Balionitzaren gaineko aldeak eratzen du. Plazak triangelu forma du, bere hedadura 315 metro karratukoa da eta Goienkaleren azpitik dago. Plazak egun duen forma eta itxura du, 1993 urteaz geroztik,azpiko aldean dagoen adinekoentzako ‘Pasialeku’ zentroa eraiki zanetik. Espazio horiestali eta ixteko proiektuak ia 280.000 euroren kostua izango du.

Valerio plazako estalkia planoa.

Aipatu plaza Lobiano, Teresa Murga, musika eskola eta haurtzaindegia eraikinen aurrez aurre dago, non orain urbanizazio obra handi bat gauzatzen ari den. Eraikin horiek guztiak kultura edo hezkuntza arlokoak dira eta bertara adin guztietako erabiltzaile eta pertsona ugari bertaratzen da. Horregatik guztiarengatik, espazio hori birmoldatu eta estaltzeko proiektu honek plaza eguraldiaren gorabeherek baldintzatuko ez duten eta urte guztian elkartzeko, egoteko eta harremanetarako gune baliotsuan bihurtu nahi du. Proiektuak aurreikusten duenez, etorkizunean plaza estali eta itxia izango da, ermuarrok urteko egun guztietan erabiltzeko aproposa.

Udala izango da obraren sustatzailea eta proiektua bera ere, udal bulego teknikoan landutakoa izan da. Egin beharreko lanak hemendik gutxira enkantera aterako dira, dagokion iragarkia eta proiektuaren baldintza plegu tekniko nahiz ekonomikoak lurraldeko buletinean argitaratu ondoren. Egikaritzeak bi zati berezitu hartuko ditu barne, batetik, Valerio plaza estaltzea eta horrez eragingo duen birmoldatzea eta, bestetik, adinekoen zentro balioanitzaren fatxada errehabilitatzea. Fatxada hori alperrik galduta dago ur filtzazioen eta hezetasunaren eraginez. Fatxada erreformatu ostean arazo hori beriz errepika ez dadin, fatxada berri hori aireztatua izango da eta horren gainean 8 milimetrotako lodiera duten lauki fenolikoak jarriko dira.

Plaza estaltzeko malda ezberdinak izango dituzten modulu laukiak erabiliko dira, batzuek besteen gaineran izuri dezaten ura. Modulu horiek altzairuzko profilez osatutako egitura nagusi baten gainean eutsirik egongo dira. Itxidura egiteko beira erabiliko da. Beira horiek ezin izango dira mugidu, sarrerako atea, terrazakoa eta hainbat lehioren kasuan salbu. Zorua egiteko kanpoaldeetan erabiltzen den zur tratatu eta berezia erabiliko da, zura ere bankuetan erabiliko delarik. Espazio berri horrek argiak eta airea kanposatu eta berritzeko aparailuak ere izango ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
18.02.26
San Antonioko igogailu berriak auzoko irisgarritasuna hobetuko du

Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko