Gabonetako haur parkea

18.12.06
Kultura eta Gazteria

Gabon jaiak ate joka ditugunez gero, urtero bezala haur eta gazteek herrian Gabonetako parkea izango dutela herrian bertan. Parke hori kiroldegiko pista nagusian jarriko da abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean. Aurtengo edizioko nobedade nagusiak bi izango dira, gaztetxoek ohiko atrakzioez gain, irakurtzeko txokoa eta ipuin-kontalarien saioak izango dituztela. Egun bakoitzerako sarrerak bi euro kostako ditu eta sarreran bertan eskuratu ahal izango da. Aurreko urteetan bezala atrakzio eta jolasak ‘Cantabrisa’ enpresarenak izango dira eta, besteak beste, ondorengoak ekarriko dituzte: puzgarriak, ohe elastikoak, bideo kontsolak, eta eskulanak egiteko tailerrak. Ermuko Gabonetako haur parkea aurrera ateratzeko Gurutze Gorriko eta ‘Antxitxiketak’ begirale taldeko monitoreak izango dira laguntzen.

Gabonetako kanpainaren barne ere, haurrek hainbat ikuskizun ikusi ahal izango dituzte. Lehena, ‘Glu-glu taldeak’ abenduaren 26an eskainiko duen ‘Hiru txerritxoak’ titulatutako antzerki saioa. Bi egun beranduago, Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek ‘Zorionak’ muntaia aurkeztuko dute. Ikuskizun biek Zineman egingo dira, arratsaldeko bostetatik aurrera. Urtearen azken egunean, 31n alegia, txindurri dantza eta txistu taldeak harrera egingo dio Olentzerori, ondoren kalejira egiteko. Azkenik, urtarrilaren 5ean, Erregen Magoen bezperan. Urteroko legez, kabalgata aterako da herriko kaleetan barrena, kultur zentroen eskutik.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian