Udaletxearen apaingarrizko argiztapena

21.12.06
Hirigintza

Udal honek udaletxearen egoitza den XVII. mendeko eraikinaren apaingarrizko argiztapena piztuko du gaur gauean. Argiztapen berri hori gaueko zortzi eta erdietan egingo da eta bihar goizaldera bitartean mantenduko. Argiztapen hori bihartik aurrera eta datorren urteko urtarrilaren 7ra bitartean gauero piztuk oda. Proiektua aurtengo INEM/Toki-udalbatzak egitasmoko da eta udal bulego teknikoko lankidea den David Henaresek landu du. Proiektuan aurreikusitako argien muntaia herriko ‘Montajes Eléctricos Egondo, S.A.’ enpresak egin du. Igeltserotzako eta kanalizazioko lanak, aldiz, udal herri-lanen taldeko langileek egin dituzte. Udaletxea argiztatzeko proiektuak 50000 euro kostatu izan ditu. Argiztapen berri horrekin lortu nahi den helburua herrian dugun erakin berezienetako baten edertasuna azalarazten laguntzea. Udaletxea Valdespinako Markesaren jauregian kokatuta dago eta eraikin hori monumentu historiko da.

Instalazio hori bart iluntzean probatu zen, kontroleko erakunde bate kontzat eman ondoren, argi proiektagailuen argi-sortak ajustatzeko. Argiztapen berriak Santiago Apostoluaren elizako dorrea ere barne hartuko du. Elizaren izen bera duen plazatxora ematen duen dorre horren aldea aurrerantzago argiztatuk oda, orain ezinezkoa suertatu delako, abadeen etxeko obra keta horrena urreko eraikina keta aldamioak instalazioa baldintzatu eta ezinezko egin baitute.

Proiektuaren ezaugarriak

Proiektuaren xedea monumentuari apaingarrizko argiztapen moderno eta eraginkorra eman nahi izan dio. Horretarako argiztapen sistema bi erabili izan dira, lehena eta teknikoki uholde sistemaz argitzea deritzana eta azpimarratu nahi diren leku eta elementuetara proiektore zehatzak erabiltzean datza. Bigarrenari, berriz, tekniko erantsitako argiztapena deitu diezaiokegu eta, erdi-ezkutuan argien proiektoreak agerian jarri nahi diren elementuetan jartzean datza: balkoiak, arkupeak, eta abar.

Lotutako albisteak

Imagen
02.02.26
Ongaraira igotzeko lehen arrapala mekanikoa bi egunez zerbitzurik gabe

Asteartea eta asteazkenean zerbitzutik kanpo egongo da mantentze lanak egiteko
Imagen
30.01.26
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte