2007ko aurrekontu orokorra onartu da gaur

22.12.06
Erakundea

Ermuko Udalbatzak 23 milioi euroko aurrekontu orokorra hasierako izaeraz onartuko du gaur eguerdian, aurtengoz egin duen azken ohiko Osoko Bilkuran. Onarpenak PSE-EE-PSOE taldeko partaiden botoarekin bakarrik atera da aurrera, PP eta EAJ-PNV taldeek kontra bozkatu baitute eta EB-Berdeak alderdia abstenitu egin delako. Carlos Totorika alkateak datorren urteko aurrekontua defendatu du, bere esanetan proiektua ‘gardena, fidagarria, serioa eta arduratsua’ izateagatik.

PPko bozemale den Antonio Lópezek kontrako botoa emango duela iragarri du, ‘aurrekontuaren exekuzioari zorroztasuna falta zaiolako, horri egiten zaizkion aldaketak erakusten dutenez’. Honen esanetan, kontra egiteko arrazoi nagusia ‘aurrekontuak herritarren beharrei erantzun ez izatea da’.

EAJ-PNV alderdiak, Maider Totorikaren bitartez, aurrekontuaren proiektuaren aurka agertu da, ‘kudeaketa txarra delako, eta hasierako diru-partidetan desbideraketak egoten direlako’. Azkenik, EB-Berdeak taldeko José Luis Gimenok abstentzioaren alde agertu da. Honek esan duenez, proiektuak ‘ez du gobernu taldeko zuzendaritza politikorik eta aurreko urteetakoaren antzekoa da’.

José Luis Gimeno, Maider Totorika eta Mª Angeles Gorrotxategi.

Udalbatzaren aurrekontu orokorrak barne hartzen ditu udalaren eta honen erakunde autonomiadun eta sozietate publikoen aurrekontuak. Udal aurrekontuak izango du diru-kopururik handiena, honen zenbatekoa 21 milioi euro baitira. Udal Euskaltegiak 259.000 euro izango ditu, Proimersa udal sozietatearen zuzkidura zertxobait gehiago; 319.000 euro. Promosa sozietateak milioi bat euro izango ditu eta, azkenik, horren pareko kopurua eta aurrekontua izango du Udal Kirol Erakundeak, ia 1,4 milioi eurorekin.

Aurrekontuarekin batera, hori egitaratzeko udal Araua eta Udalbatzaren zerbitzura dauden langile-zerrenda organikoa ere onartuko dira. Horretan bi aldaketa ere jaso dira. Batetik, Sustapen eta Enpleguko zuzendariaren lanpostua ezabatu egingo da eta, bestetik, lorezain eta administrari batena sortzen dira.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako