Errege Magoen Kabalgata
Ekialdetik datozen Errege Magoen kabalgatak bihar ibiliko da Ermuko kaleetan zehar. Ekitaldia herriko zentro erregionalek antolatu dute eta bertan 200 lagunek hartuko dute parte. Maiestateek 600 kilo gozoki eta mila piruleta banatuko dituzte herriko gaztetxoen artean. Biharkoa egun berezi horietako bezpera izango denez haurrek tren turistikoan ibili ahal izango dira herrian barrena goizean goizetik. Kabalgata arratsaldeko 6etan hasik oda, Sallabenten.
Aurtengoan Errege Magoek Ermura zaldiz etorriko dira. Kabalgata irekitzen udaltzaingoa joango da, horien atzetik magoak gidatzen dituen Ekialdeko Izarra, karroza batean. Desfileko alboetan 75 pertsona joango dira zuziekin eta beste hamabostek plazan itxoingo dute. Orbe plazako kioskoan berriz zere belen biziduna egongo da, magoen ekarriko dituzten oparian hartzeko zain.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian