Sahararen aldeko euskal karabana

05.01.07
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Mendebaldeko Saharar herriarekin elkartasunerako plataformak elikagaiak biltzeko kanpaina deitu du herrian, bildutakoa errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko asmoz. Herriko plataformak datorren urtarrilaren 28ra bitartean oinarrizko elikagaiak bilduko ditu, Zubiaurre kaleko 20 etxabeko lokalean (denboraren bankuak erabiltzen duen berean). Kanpaina hau ‘Mendebaldeko Sahararen aldeko euskal karabana –‘piztu itxaropena’ izeneko ekimenaren barne dago. Ekimenaren xedea bildutakoa Tindufeko (Aljeriaren hego-mendebaldeko lurraldean) errefuxiatuta daudenei bidaltzea da, haiek jasaten ari diren elikagai krisialdi eta eskariari aurre egiteko, azken boladan gabezia urritasuna pairatzen ari baitira. Kanpainaren berri emateko eta herriari dei egiteko, informazio oharra jarri da herriko peora guztietan.

Horiek horrela, taldeko kide boluntarioek datorren urtarrilaren 28ra bitartean, hegaluzea oliotan (latak), azukrea, dilistak, arroza, eta konpresak jasoko dituzte, aipatutako Zubiaurre kaleko lokalean. Produktuok goiz nahiz arratsaldez entregatu ahal izango dira, taldeak ezarri duen ordutegia ondokoa izanik: 10,30etatik 12,30etara goizean eta 18,00etatik 20,00etara arratsaldean.

Lotutako albisteak

Imagen
28.05.26
‘Ermua kulturarteko herria 2026’

Gaurtik larunbatera Kulturarteko Jaiaren aurtengo edizioa gauzatuko dugu
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
11.02.26
Elikagaien eta diru-dohaitzen bilketa Saharar herriarentzat

'Rio de Oro' elkartearen karabana solidarioak laguntza humanitarioa bidaliko die Tindufeko errefuxiatuei