Inauterietarako kartel-lehiaketa

09.01.07
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak zabalik mantentzen du kartel-lehiaketa eta oraindik denbora dago proposamenak aurkezteko. Aukeratutako lana karteletan erabiliko da Inauteriak eta egitaraua bera iragartzeko. Hortaz, oraindik denbora dago marrazki eta proposamenak aurkezteko. Lehiaketaren irabazleari 450 euroko saria emango zaio, eskudirutan. Zirriborroak sailaren bulegoetara eraman edo postaz bidali daitezke otsailaren 9ra bitartean. Postaz bidaliz gero, jarri behar den helbidea ondokoa da: Komentukua kalea z/g, 48260 Ermua (Bizkaia).

Kartela egiteko teknika librea eta egileak berak aukeratzekoa da. Deialdia arautzen duten oinarrietan xedatutakoaren arabera, lanek neurri zehatz batzuk eduki behar dituzte. Tamainarik txikiena 42x30 cm dira eta handiena, berriz, 48x33 cm-ra artekoa. Gaiari dagokionez, autoreak erabaki behar du Inauteriak zein ikuspegitik landu, baina nahitaezkoa da, jai horren ezaugarriren bat jaso edo adieraztea. Halaber, ‘Ermuko Inauteriak 2007’ esaldia agertzea ere, derrigorrezkoa da. Lanak euskarri zurrun batekin babestuak aurkeztu beharko dira, azalean 2007ko Inauteriak esaldia idatziz. Barnean, egilearen datuak jasotzen dituen txartela sartuko da.

2007ko otsailaren 1ean kasurako bilduko den epaimahaiak irabazlea nor den erabaki eta haren izen-abizenak ezagutaraziko ditu. Epaimahaiak saririk ez emateko aukera du, baldin eta haien ustez mailarik izaten ez bada. Lehiaketan parte hartzeak, oinarriak onartzen direla esan nahi du.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian