Zinemaren abonatu egiteko epea oraindik ere zabalik

10.01.07
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak zabalik du 2007. urtean Zinemaren bazkide egiteko izen-emate epea. 2007. urterako abonuak 14,70 € balioko die abonatu orokorrei eta 11,25 € langabetu, ikasle eta pentsionistei. Zinemako abonatuek hainbat abantaila dituzte eta, horien artean ondoko hauek daude: deskontuak eduki sailak antolatutako ekitaldietan, %20 deskontua Bizkaiko antzoki publikoetan eta, azkenik, programazioaren berri zehatza bakoitzaren etxebizitzan jasotzea.

Abonatu nahi diren guztiek udal kultura sailaren bulegotik (Komentukua z/g dagoen eraikinetik) pasa beharko dira goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara bitarteko ordutegian. Abonatzeko interesa dutenek ondokoak eraman behar dituzte: txartel tamainako argazkia, hobaririk izan nahian bakoitzaren egoera kreditatzen duen agiria eta ordaintzekoa den diru zenbatekoa. Sailak informazio ohar bat argitaratu eta udalerriko portaletan jarri du.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu