2500 pertsonatik gora Eguberriko Haur Parkean

11.01.07
Kultura eta Gazteria

2500 pertsonatik gora joan dira itxi berri den Eguberriko Haur Parkera. Parkea zortzi egunez zabalik izan dela kontutan hartuta –abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean-, joandakoen eguneko bataz bestekoa hirurehun pertsonatik gorakoa da. Partaideen kopuru hori jarduera udal kiroldegian egiten denetik, antzerako mantentzen da. Parkeko erabiltzaileen ustez, kiroldegiko instalazioak “erosoak dira eta eskura daude, hirigunean bertan”.

Erabiltzaileek eta, batez ere, horien gurasoak jarduerarekin konforme agertu dira eta ekimena ontzat eman dute. Parkean ez da aparteko gertakaririk izan eta, oro har, bertaratutakoek ados agertu dira bertan eskainitakoarekin.

Aipatzekoa, irakurketa txokoa

Irakurketa txokoaren hainbat erabiltzaile

Aurten harrera eta kritikarik onenak jaso duen nobedadea guraso eta haurrentzako irakurketa txokoa izan da. Ekimena udal liburutegiak proposatu du eta, bertan irakurgai egon diren aleak ere bere fondoetatik ateratakoak izan dira. Erabiltzaileak pozik agertu dira aukera berriarekin eta, antolatzaileek baita ere, jaso duten erantzuna dela-eta. Irakurketa txokoa karpa batean jarrita egon da eta hori bi zati berezituk osatzen zuten. Bata, haurrentzat eta horretan, koloretako kuxinak zeuden lurrean eseri eta irakurtzeko. Bestea, gurasoentzako prestatutakoa zen, mahai eta aulkiak zituen, jarrita erosoago irakurri ahal izateko.

Haurrentzako liburu bilduma 0tik 12 urtera bitartekoentzat aukeratutako marrazkidunak eta gomendatutako hainbat osatzen zuten. Guzti horiek udal liburutegian daude eta bertan eskatu eta maileguan hartu daitezke. Irakurketa txoko horrek monitore bat ere izan du, aholkularitza lanak egiten.

Azkenik, datorren ediziorako hobetu beharreko aspektuen artean, antolatzaileek eskulanen tailerrak aipatu dituzte, aurten ezin izan baitira egunero egin boluntario eta laguntzaile taldeek eragozpenak izan dituztelako. Nolanahi ere, gabezia horri konponbide bat emango zaio aurtengoan, hezkuntzaren ikuspuntutik eskulanen tailerrak positibotzat jotzen baitira.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian