Traba arkitektonikoak ezabatzen

15.01.07
Hirigintza

Udaleko lan taldea lanean dihardu azken egunetan San Pelaioko parkean, traba arkiteknokiko gehiago ezabatzeko xedez. Taldeak parkearen erdian, kioskoaren ezkerrean, hain zuzen eskailera batzuk kendu eta arrapala bat prestatu berri du. Arrapala horrek San Pelaio parkea eta Andaluzia Zeharbide berria lotzeko balioko du, bertan dagoen zebra-bidetik. Horrela, gurpil-aulkiak edo jaioberrien kotxetxoekin doazen pertsonek ez dute trabarik izango oztoporik gabe pasa ahal izateko. Obrari udalak berak heldu dio, bere langile eta baliabideekin, bulego teknikoko lankideek herritar batek web gune honen bidez egindako proposamen eta iradokizuna zilegi eta beharrezkotzat jo eta gero.

Lanak pasa zen ostegunean hasi ziren, eskaileretako baldosak altxatu eta eskailerak ezabatuz. Ondoren, arrapala berria prestatu da eta orain, hori estaltzen ari dira jatorrizko baldosa eta materialak berrerabiliz. Igeltserotza lanak bihar amaituko direla aurreikusita dago, ondoren alboan baranda jarriko da, egin beharrekoa bukatutzat emanez. Pasabide berri hori bertan dauden lore-aska bien artean egokitu da, zegoen espazioaren erdia erabiliz eta beste hainbat bere horretan utziz, zegoen moduan.

Dama-joko taula berrituko da

Datozen egunetan parke horretan bertan dagoen dama-joko taula erraldoia ere berritu egingo da, oso egoera kaskarrean baitzegoen. Marmoleko zati zuri eta beltzeko kolorekoak jada erretiratu dira eta zonaldea egokitu da. Hemendik gutxira, utzitako zuloa hormigoiz beteko da, lauki bakoitzari bere kolore berria emanez. Materiala aldatuta, laban egiteko arriskua ekidin nahi da.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan