Drama ikusgai gaurko zine-klubean
‘Mudo-Drogot Zinematografo’ taldeak astero antolatzen duen zine-klubean drama izango da gaur ikusgai. Filma Chema Rodríguezek zuzendu du eta ‘Estrellas de la linea’ titulua dauka. Iazko urtean aurkeztutako ekoizpen espainiarra da. Emanaldia Zineman izango da, gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Filmak 90 minutu irauten ditu eta sarrerak 3 euro balio du.
Sinopsia
Valeria, Vilma, Mercy eta gainerako lankideak duintasunez tratatuak izan eta egunero pairatzen duten indarkeria amaitzearekin amets egiten dute. Guztiak Guatemalako prostitutak dira, zerbitzuko bi dolare kobratzen dituztenak. Linean lan egiten dute, hiriburua zeharkatzen duen trenbidearen ondoan eta Ozeano Pazifikoren norabidean.Taldeak arazo ugari ditu: poliziaren jazarpena, bezeroen jipoiak eta hilketak. Egoera hori ezagutarazi eta ohartarazteko futbol taldea osatu eta herriko txapelketan izena ematen dute. Txapelketan onartu ez eta kanporatu egiten dituzte, prostitutak izateagatik. Kanporatzeko erabaki horrek estatuko bazter guztiak harrotu eta polemika bizia sortzen du. Aldeko eta kontrakoen jarrerak beren bizitza gauetik goizera irauli egiten dute. Beren istorioa da hau.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian