2006. urteko EPEa jada martxan dago
2006. urteari dagokion Enplegu Publikoko Eskaintza (EPE) jada martxan dago. Gaur bertan ireki da hainbat kategorietako 13 lanpostu betetzeko prozesuetan izena eman eta parte hartzeko epea. Eskaintza horren barne bi motatako plazak eskaintzen dira; batzuek txanda librekoak eta beste batzuek barne-sustapenez betetzekoak. Eskaintzaren iragarkia atzo bertan argitaratu zen Estatuko Buletin Ofizialean, urtarrilaren 23ari dagokion 19 alean, hain zuzen ere. Hori dela eta, gaurtik aurrera eta hogei egunen buruan izena emateko epea zabalik dago, hau da, otsailaren 12ra bitartean (hori barne). Prozesuotan parte hartzeko eskariak Erregistro Orokorrean bertan aurkez daitezke edo bertara postaz bidaliz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artikuluan xedatutakoari jarraiki.
Txanda librean beteko diren lanpostuak ondorengo hauek dira: 3 udaltzain lanpostu eta Ekonomi sustapen, Enplegu eta Trebakuntzako koordinadore (1) baten lanpostua. Barne-sustapen bidez beteko direnak, ondorengo hauek dira: administrarien 5 lanpostu; udaltzaingoaren Lehen Agenteko 3 lanpostu eta ofizialorde lanpostu 1, gehiago, udaltzaingoan bertan. Lanpostu horiek betetzeko prozesuaren xehetasun guztiak (oinarriak, herritarrentzako informazio orriak, eskabide eredua, eta abar) erakundearen web-gune honetan bertan kontsultatu ahal dira, herritarrentzako informazio atalean.
Lotutako albisteak
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako