Ermuarrok Lobiano Kulturgunea inauguratuko dugu gaur
Ermuarrok Lobiano Kulturgune berria inauguratuko dugu gaur arratsaldean. Asko itxaron ondoren, irrikaz itxaron dugun une hori hemen da. Errehabilitazio lanak hainbat urte luzatu eta atzeratu eta gero, gaur herriko eraikin enblematiko bat errekuperatzeko ekimenak bere fruitua emango du. Gainera, berreskuratuko dugun eraikin hori herrian kultura eta elkarteen lana bultzatzera bideratuko da. Inaugurazio ofizialaren ekitaldia arratsaldeko sei eta erdietan hasiko da. Ekitaldi ofizialeko programa ezusteko erraldoi bat izango da. Datu eta zehaztasun handirik eman ez den arren, egitarauan ikuskizun erraldoi bat izango da, argi, soinu-kolore, dantza eta musika uztartuko dituenak. Horren ondoren, Ministroak eta herriko alkateak hitz labur batzuk esango dituzte. Jarraian, jauregi ohiari izena ematen dion Lobiano jaunak ateak irekiko ditu. Agintariek eta bisitariek bisita gidatua egingo dute. Herritarrak ere ateak zabalik izango dituzte, horien atzetik instalazioak bisitatu ahal izateko. Bisitaldian espazio eta aretoen banaketa nola geratu den ikusi ahal izango da. Udalbatzak deia luzatu dio herriari ekitaldira etorri, parte hartu eta zuzenean bizitzeko.
Ekitaldi horretara Magdalena Alvárez Arza, Sustapen Ministroa, etorriko dela ziurtatu da, bere ministerioko hainbat kiderekin batera. Herriko kultur etxe berria Lobiano Jauregi ohian izango du bere egoitza, eraikina goitik behera errehabilitatu eta berritu eta gero. Kultur etxe hori punta puntako teknologiaz jantzi da. Udal honek eta Sustapen Ministerioak lankidetza hitzarmen sinatu zuten 2005. urtean, Ermuko Lobiano jauregia handitu eta errehabilitatzeko obrak finantzatzeko. Hitzarmen horri esker obraren 5 eta 6. faseak finantzatu dira, herriko kultur etxea izango denaren proiektuari amaiera emanez. Hitzarmena dela-eta, Sustapen Ministerioak obra horiek finantzatzeko 758.380,41 euroko ekarpen ekonomikoa egin du. Ministerioaren ekarpen ekonomiko hori bi zatitan banatuko da, hori horrela 2005ean 458.380, 41 € eman zituen eta, iaz, 2006an, gainerako, beste 300.000 €. Diru-kopuru hori ekainaren 25eko Espainiako Ondare Historikoaren 161/1985 Legearen 68. artikuluak aipatzen duen aurrekontuko baliabideen banaketaren (Kulturaren %1) portzentajetik dator.
Lobiano Kulturgunea gaurtik bertan hasiko da funtzionatzen, bere ateak ireki eta gero herriko kultura bultzatu eta indartzeko xedez. Kultur etxe berri hori udal liburutegi, musika eskola, Zinema, euskaltegia eta KzGuneak osatzen duten zerbitzu gune berriaren ardatza izango da.
Lotutako albisteak

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere