Zine-klubak ziklo berria hasiko du
Zine-klubak ziklo berriari hasiera emango dio gaur. Otsaileko saioak komediari dedikatuko zaizkio. Gaurko emanaldian ‘Pequeña Miss Sunshine’ luzemetraia emango da. Filmak ehun eta bat minutu irauten ditu. Produkzioa 2006koa eta iparamerikarra da eta bi zuzendari ditu: Jonathan Dayton eta Valerie Faris. Filma komedia generoaren barne dago, nahiz dramaren ikutuak ere badituen. Iaz estreinatu zen eta Donostiako Zinemaldian ikusleriaren saria jaso zuen. Ermua Zineman, gaueko hamarretan hasita. Sarrerak 3 euro balio du.
Sinopsia
Hoovertarrak familia gatazkatia da: aitonak kokaina hartzen du eta hitz gordinak esaten ditu, aitak arrakastari buruzko ikastaroak ematen ditu porrota jasoz, ama gainezka dabil, osaba bere buruaz beste egiten saiatu zen mutilagunak utzi eta gero, seme nerabeak Nietzsche irrakurtzen du bainan ez du hitz egiterik nahi eta, alaba txikienak, Olivek, betaurrekodun eta loditsu samarrak, neska ederra izan nahi du. Olive ''’Pequeña Miss Sunshine'' izeneko eta Kalifornian ospatzekoa den lehiaketa batera gonbidatzen dute. Hoover familia osorik biltzen da neskatilarekin batera joateko. Guztiak erdoildutako Volkswagen furgoneta batean sartu eta ekialderantz abiatzen dira. Bidai tragikomikoak hiru iraungo ditu eta ezustekoz beterik gertatuko da. Olivek sarrera ikusgarria egingo du lehiaketan. Lehiaketaren emaitzak moldatu gabeko familia kide guztiak aldatuko ditu, beraiek uste baino askoz gehiago.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu