Inaugurazio ekitaldi xelebrea

02.02.07
Erakundea

Lobiano kulturgunea inauguratzeko ekitaldia ikusgarria, originala, eta koloretsua izan zen. Ikuskizuna atsegingarria suertatu zitzaion ekitaldira bertaratu zen jende ugariari. Bertaratutakoek argia, soinua, su-ziriak eta musika uztartzen zituen ikuskizunaz gozatzeko parada izan zuten. Ekitaldiaren ardatza, Lobiano merkataria izan zenaren garaira bueltze bat bezala planteatu zen, historian benetan atzera egingo bagenu bezala. Horretarako erabili ziren hala aktoreak nola horiek janzten zituzten arropak oso aproposak ziren, eta horiek erabiltzen zuten hitz egiteko modua ere bai. Garai haietakoek janzten zituzten moduko arropaz jantzitako aktoreak erabili ziren eraikinaren kanpoan nahiz barruan. Kultur Etxe berriaren barne, pintura ikasleak pintatzen; musikariak entseiatzen eta abar zeuden. Kanpoan musika eta antzerki taldeen emanaldiak ikusi genituen. Ekitaldi hori aurrez prestatuta zegoen bezala atera zen, neurri eta erritmoz ere oso aproposa izanik, eta, boril, azken batean, eguna eta helburuarekin bat.

Udalak eskainitako harrera ofiziala

Sustapen ministrok arratsaldeko seirak hamar gutxiagotan heldu zen Ermura. Herriko alkate Carlos Totorikak harrera egin zion, udalbatza osatzen duten kide guztiekin batera. Udalean errehabilitazio proiektuaren eta bere gorabeheren berri zehatza eman zitzaion. Alvarezek udalerriko agintarien liburua sinatu zuen. Agintariek ordu erdi bat izan ziren, ondoren udaletxea utzi eta oinez Lobiano Kulturgunera joanez. Balerioko plazan eta eraberrituriko jauregiko fatxada nagusiaren aurrean egindako ekitaldian Carlos Totorikak gogora ekarri zituen jauregi hori errealitate batean bihurtzeko lan egin duten hainbat pertsona. Hitzotan ere gogora ekarri zuen Bizkaiko Foru Aldundiak eta Sustapen Ministerioak Ermuari eskaini dioten babesa eta baita ere, beren dirulaguntzak. Amaitu aurretik Lobiano jauna zenaren figuraz zertzelada batzuk eman zituen eta haren ausardia azpimarratu zuen, garai hartan horrelako ezaugarriak zituen jauregia altxatzeko gauza izan zelako.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere