-El Florido pensil- obraren antzezpena
‘Tanttaka Teatroa’ taldeak ‘El florido pensil’ obra ezaguna ekarriko du gaurkoan gure herrira. Ikuskizuna udal kultura sailak antolatu du. Antzezpena Zineman izango da, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Sarrerak hamar euro balio du eta funtzio hasi artean takilan bertan eskuratu ahal izango da. Obra Andrés Sopeñak idatzitakoa da eta, egokitzapena, berriz ‘Tanttaka’ taldeak berak egin izan du. Produkzioa 1996. urtean aurkeztu zen lehenengoz eta, harrez geroztik makina bat sari jaso izan ditu. Errepresentazioa aurkeztu zen urtean bertan ‘Ercilla’ hotelaren saria jaso zuen, euskal produkzio onena izateagatik. Hamaika urteren bueltan, taldeak berrestreinaldia ekarriko digu. Lana Mireia Gabilondo eta Fernando Bernuések zuzentzen dute. Antzezle taldean aktore ezagun eta eskarmentui handikoak daude, besteak beste, Kike Díaz de Rada, José Ramón Soroiz edo Paco Obregón.
‘El florido pensil’, eskola nazional katolikoaren memoria
Obrak gerra zibilaren ondoren Espainia menderatu zuen taldeak ezarritako hezkuntza sistema bortitzaren eta logikarik gabearen menpe hartutako mutil gazte talde baten gorabeherak kontatzen ditu. Ekintzak garatzen diren eszenatoki ezberdinak erakutsiko dizkigute protagonistek eta horien artean ondokoak izango dira: garrantzitsuena eskola, hori baitzen frankismoaren ideologia faxista zabaldu eta hedatzeko gunerik aproposena, jarraian xede horretarako erabiltzen ziren gainerako baliabideak: auzoetako zinea, irratia, eliza eta prentsa, azken honen ordezkari eta adierazle behinena tebeo edo haur-komikiak izanik, kalterik egiten ez zutela uste bazen ere.
Lotutako albisteak

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke