Euskarazko jardueren agenda

02.02.07
Euskara

Gure herrian euskaraz gauzatuko diren ekintzen berri bateratua emango du argitaratu den agenda batek. Agenda horren xedea egiten den guztiaren berri zehatza ematea da, egindakoa modu bateratuan hedatu eta zabaltzeko. Lehen zenbakia aurkeztu berri da, otsaileko hilabetearen hasierarekin batera. Ekimenaren bultzatzailea udala bera da, bere euskara eta kultur sailen bidez. Ekintza Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPNren) barne txertatzen da. Aipatu agenda hori argitaratzeko komenigarritasun eta ideiarekin bat egin dute hainbat gizarte eragile. Horien artean herriko euskaltegiak, ikastetxeak, Euskal Birusa eta Berbalagun taldeak daude.

Agendaren lehen zenbakiak hamar ekintza biltzen ditu. Horietako lehenengoa bihar bertan gauzatuko da, arratsaldeko bost eta erdietarako ipuin kontalari baten saioa iragarrita baitago. Nerea Astorekak 2 urtetik 8ra arteko umetxoentzat saioa eskainiko du udal liburutegian. Bigarren jarduera ere, asteburu honetan izango da, igandean hain zuzen ere. Goiz horretan musika elkarte eta abesbatza hainbat kalera irtengo baitira Santa Agedari kantatzeko. Agenda horrek urteko hilabete motzenak eskaintzen dizkigun aukera guztiak biltzen ditu. Bildutakoaren artean, besteak beste, zine emanaldiak, ikastaroak eta herriaren tradizioan oso errotutako jarduerak, Eguen Zuri eguneko ‘Oilar jokoa’ edo ‘Hartza Eguna’ daude. Jarduera guztiak irekiak dira, parte hartu nahi dutenentzat. Gainera gehienak doakoak dira, zine emanaldietako edo Txuri Urdin jauregira sartzeko sarreren kasuan izan ezik. Azken kasu horretan, prezioaren barne ere joan-etorria dago.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Gaur San Juan sua, urteko gau laburrenean

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin
Imagen
19.06.25
Appa hi! Ermuko Hitanoa ikasteko aplikazioa Android nahiz IOS sistemetarako

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte