Futbolari buruzko komedia zine-klubean

08.02.07
Kultura eta Gazteria

Zine-klubeko saioak futbolari buruzko komedia dakarkigu gaur gauerako. Luzemetraia ‘Galatasaray-Depor’ (One day in Europe) titulua du eta produkzioa germaniarra da. Lana Hannes Störhek zuzendu zuen 2005. urtean. Emanaldia Ermua Zineman izango da, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Asteroko jarduera hori ‘Mudo-Drogot Zinematografoak’ antolatzen du. Sarrerak 3 euro balio du.

Sinopsia

Filmak egun eta une berean europako hainbat herritan gertatzen diren lau gertakizunen berri ematen digu. Egun horretan ‘Champions League’ delako txapelketaren finala jokatzen da. Finalean Istanbuleko Galatasaray eta A Coruñako Deportivo nor baino nor arituko dira. Kontatzen diren gertakizunak, hain zuzen ere, hainbat pertsonek aireportuetan pairatzen dituzten lapurretak dira. Pertsonaiak, beren ekipajeak galtzen dituzte. Gertakizun horien kokapena Mosku, Santiago, Istanbul eta Berlin. Lapurreta jasan dutenek hainbat gorabehera biziko dituzte, bertako hinzkuntza ez ezagutzeak hainbat arazo sortuko baiti poliziarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu