Ermua K.E.ren webgunea lagun izendatu du ’Cantera Deportiva’ egunkariak
Bizkaian argitaratzen den ‘Cantera Deportiva’ egunkariak gaurko bere alean eta web lagunen atalean Ermua K.Erena (www.ermua.es) aukeratu eta aipatu du. Egunkarian argitaratzen denez talde gorritxoak ‘jada bere aletxoa du interneten, gaur hori da ekartzen dugun orrialdea, orain bi aste aurkeztu baitzuen’. Egunkarian idatzi dutenez webgune berriak ‘diseinu erabilterraza eta erakargarria du’ eta ‘elkarteko jardueraren inguruan sortarazten diren albiste guztien berri emateko xedea’ du. Lerrootan webgune berriaren diseinu egokitzat jotzen da eta ‘horren emaitza begi bistakoa dela’ azpimarratzen. Hitzez htz ondokoa diote: ‘Ikusgarria! Kalitatezko argazkiek kanalari distira ateratzen diote, non bazkide egiteko, instalazioak ikusteko, futbol-zelaira eta Ermura iristeko aukera dagoen’.
Albiste horretan, gainera, aste honetarako Ermuko udalaren webgune hau gomendatzen da. Aipamen bi horiek guri dagokigunean poz handia eman digute eta pizgarri bat dira eguneroko lanean jarraitzeko eta Ermuko herrari zerbitzatzeko dugun helburuan aurrera egin dezagun.
Lotutako albisteak
Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira