Gazteriarentzako tailerren eskaintza zabala
Tailerren eskaintza zabala, txango bat eta argazki erakusketa bildu ditu gazteria sailak datozen hiru hilabeteetarako argitaratu berri duen agendan. Datozen hiru hilabeterako 2007ko martxotik maiatzera bitarteko hiruhilekoan gauzatzeko programatu dituen tailerrak aurkeztu ditu Gazteria sailak, kaleratu duen bi orrikoan. Proposamenean espezialitate ezberdinetako lau tailer planteatzen zaizkie 15 urtetik 25era bitarteko gazteei. Lehena, eskulanen alorrekoa da eta maché izeneko papera lantzeko teknikak proposatzen dira. Bigarren tailerrak, erreflexoterapia landuko du. Hirugarren eta laugarrenean dantza landuko dira, lehenengoan egungo modalitatea eta bigarrenean arabiarra. Proposamen guzti horiek asteko egunen zehar gauzatuko dira martxotik maiatzera bitartean. Txangoa, Jakara izango da eta martxoaren 11 eta 12an egingo, eskiatzeko asmoz. Interesdunek, izena emateko 50 euro ordaindu beharko dituzte. Azkenik, 2006ko udako oporren argazki lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa jarriko da Lobianon, martxoaren 5etik 16ra bitartean.
Ikastaroetarako izen emate epea bihar zabaldu da eta otsailaren 28an itxiko, horiek barne. Ikastaroetan izena emateko kuota bat pertsona bakoitzak 40 euro ordaindu behar du. Nolanahi ere, ikasle eta langabetuek hobariak dituzte eta, horretarako, haien izaera kreditatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituztelarik. Ikastaroetako saria izena ematen denean ordaindu behar da eta, ordaindutako hori ez da inolaz ere bueltatuko, interesatuak atzera egiten badu. Tokiak mugatuak dira. Izen emateak Lobianoko bulego berrietan egin behar dira, Gazteria Informatzeko Bulegoa bertara lekuz aldatu baita. Bulego horren ordutegia arratsaldeko lau t’erdietatik gaueko bederatzietara bitartekoa da. Jarduera guztiak Lobianon egingo dira. Argibide eta zehaztasun gehiagorako, ikus agenda.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu