Inauteriak gaur hasiko, ‘oilarraren jokoarekin’
2007ko inauteriei hasiera emango dio gaur Ermuan. Eguneko protagonista, ezbairik gabe, ume eta gazteak izango dira. Jarduerei gaur arratsaldean emango zaie hasiera. Gaur, Eguen Zuri’ eguna izanik eta tradizioaren legez, ‘oilarraren jokoa’ jokatuko da herriko plazan. Joko horretan parte hartuko dute herriko ikastetxeetako hainbat ikaslek, atera behar dutenek zozketa bidez aukeratzen dira aldez aurretik izena eman dutenen artetik. Parte hartzaileek plaza zeharkatu beharko dute saria gordetzen duen egurrezko kaxaren bila, begiak estalita dituztela, ikusleek ematen dizkioten jarraibideetan eta musikan oinarriturik. Azken urteetan bezala, aurtengoan ere ez da animalia bizirik erabiliko.
Bihar, ‘Hartza Eguna’
Biharkoan, ‘bariku mehe egunez’ egitarauak aurrera egingo du. Eguna Euskal Birusa elkartean bultzatzen duen ‘Hartzari’ dedikatuko zaio. Ekitaldi horren antolakuntzan ondoren zerrendatzen direnek parte hartzen dute: Anaitasuna ikastola eta institutua, Eskolabarri, herriko Kaltxango eta udal euskaltegiek eta Deba Beheko Bertso Eskola eta Alboka Musika Eskola. Talde horietako kideek kalejiran aterako dira, arratsaldeko seiak geroztik. Kalejiran ohiko legez, animalia harrapatu ondorengo eta Guillermo Bengoetxea, ‘Txindurri’, zenak idatzitako koplak kantatuko dira kalerik kale.
Lotutako albisteak

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke