Goienkaleko arrapala estaltzeko lanak hasi dira
Goienkaletik Iparragirrera doan arrapala mekanikoa estaltzeko lanak hasi dira aste honetan. Arrapalaren zatitxo bi estali dira, teknikariek diseinua benetan nola geratuko den ikus zezaten. Argazkian ikus daitezkeenez, erabilitako materiala altzairu herdoilgaitza eta metakrilato zeharrargitsua. Estalki hori asimetrikoa da, hots, alde batetik bestetik baino luzeagoa izanik. Construcciones Olabarri, S.L. eta Elevadores Schlinder enpresak eratutako aldi baterako enpresa elkarteak (ABEE) dihardu lan horietan. Instalatuko diren arrapala eta eskailera mekaniko guztiak estali egingo dira, eguraldiaren gora-beheretatik hala erabiltzaileak nola mekanismoak babesteko. Arrapala zati hori martxan dago otsailaren lehen egunetik, Lobianoren inauguraziorako piztu baitzen. Ongaraiko arrapalak ere aurten estaliko dira eta lan hori enpresa berberak egingo du.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalak datorren astelehenean, urriaren 19an, Antela tabernaren ondoko bidegurutzean hasiko ditu irisgarritasuna eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko lanak
Euskal Trenbide Sareak Ermua eta Eibar arteko trenbidearen saihesbide berriaren informazio-azterlana egiteko lana esleitu du. Azterlanak bi kilometro inguruko trenbidea bikoiztea eta San Lorentzo eta Errotabarri geralekuak ordezkatuko dituen geltoki berri, modernoago, irisgarriago eta seguruago bat egitea aztertuko du
Parte-hartze saioak urriaren 7an eta 13an egingo dira, 17:00etan, Jubilatuen Etxean