Alaskatik Ushuaiara’ diaporamaren proiekzioa

22.02.07
Kultura eta Gazteria

Endika Fernández Amesti ermuarrak Ipar Polotik Patagoniara egin zuen bidaiaren berri emango du gaur arratsaldean ikus-entzunezko baten bitartez. Lan hori diaporama bat izango da, eta ‘Alaskatik Ushuaiara’ titulua du. Ekitaldia Lobiano Kulturguneko aretoan egingo da, arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera. Ekitaldia udal kultura sailak antolatu du eta sarrera dohainik da. 28 urteko gazte honek bizikletan 22000 kilometro ibilbidea egin du bakar-bakarrik. Gaur arratsaldeko ekitaldian Endikak bere abentura-bidaian izandako gora-beheren berri emango du. Esperientzia horretan bizi izan dituen gertakizunak anitzak izan dira, batzuk gogorrak eta, beste hainbat askoz ere gozo eta atseginagoak. Azken batean, Endikaren azken balorazioa positiboa izan da, baina guztiaren berri eta testigantza zuzena jasotzeko bere hitzak entzutera joatea da gauzarik gomendagarriena. Endikak bere bizikleta eta bidaian erabilitako tresna eta baliabideak ere ekitaldira eramango ditu, bertaratzen direnei erakusteko.

Un momento de descanso en el viaje de Endika

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu