Bihar berrikuntzari buruzko jardunaldia egingo

22.02.07
Ekonomi Sustapena

Ermuko Udalbatzak berrikuntza teknologikoaren inguruko lan jardunaldi bat egingo du bihar. Ekimena hainbat lurralde biltzen dituen eta ‘Watch it’ izena duen proiektuaren barne dago, hainbat (www.watch-it.org). Ekitaldi horrek amaiera emango dio aipatu proiektu horri. Proiektuan Europako hego-ekialdeko hainbat lurraldek hartzen dute parte eta hortik datorkio, hain zuzen ere, adierazteko erabiltzen den izena (Interreg III B SUDOE). Zonalde horretan Espainia, Frantzia, Portugal eta erresuma Batua estatuetako lurraldeak sartzen dira. Ekimen honen bidez lehiakortasuna areagotu nahi da, hiriburu edo herri handien eta txikien arteko diferentziak gutxitu nahian. Baita ere hego-mendebaldean kokatutako industri herri edo hiri txikien etorkizuneko perspektibak hobetzea. Hori guztia lortzeko, ezagutza, berrikuntza, garapena eta teknologiaren egokitzapena bultzatu eta sustatzeko lehiakortasun zentroak sortzea proposatzen da, nazio ezberdinen arteko lankidetzarekin.

Ekitaldia Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza udal alorrak antolatu du. Jardunaldia Lobiano Kulturguneko ikus-entzunezkoen aretoan egingo da, goizeko hamarretatik aurrera. Jardunaldiari ondorengo titulu hau jarri izan zaio: ‘Watch it’; emaitzak eta itxaropenak’. Jardunaldira enpresetako langile, ordezkariak eta hainbat gizarte-eragile bilduko dira. Jardunaldia Carlos Totorika alkatearen hitzekin zabalduko da. Ondoren, hainbat gonbidaturen hitzaldian entzun ahali zango ditugu. Hizlarien artean, Mondragon taldeko Ikerketa Zentroko kidea den Angel Arboníes, Zeuxa Solutions enpresako José Ansola eta INEMeko Lurralde zuzendaria, Pedro Luis Río Oyarbide izango dira. Horiekin batera, gure lankideak diren Nerea Izagirre teknikariak eta Rosalía Herrera alorreko koordinatzaileak ere parte hartuko dute.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren