Berrikuntzak berebiziko garrantzia du

23.02.07
Ekonomi Sustapena

Bizitzako gauza guztietan berrikuntzak duen garrantzia ikaragarria da. Ideia hori izan da ondorioetako bat gaur Lobiano Kulturgunean Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza alorrak antolatutako jardunaldian. Jardunaldia ‘Watch-it’ proiektuaren barne kokatu da, zeinak ezagutzan oinarritzen diren berrikuntza guneak sortzeko helburua duen. Berrikuntzan gurean duen garrantzia azpimarratu izan dute behin eta berri hitz egin duten hizlariek. Ermuaren industria ehuna automobilgintzan oinarritzen da, horren osagarri hain zuzen ere. Industria horrek, beste guztiek bezalaxe, enpresa egitura hori berritu eta hobetzeko baliabideak ditu eta horietako bat, berrikuntza da. Berrikuntzaren alde egiteak, lanpostu kualifikatuak sortzeren alde egitea dakar, eta ondorioz, ekonomiaren garapenari bultzada ematea.

Mondragon Corporación Corporativa taldeko kidea den Angel Arboníesek praktika-komunitateak sortzea proposatu du, gauzak egiteko forma berritzaile bat direlako. Azken horiek berrikuntzan oinarritutako sareak dira. Horietan lanbide ezberdinetako pertsonak bildu nahi da, beraien ezagutza eta trebetasunetan oinarriturik. Intelektualengandik idei berriak sortzen dira eta horiek aukera ematen digute ekimen berriei bide egin diezaiegun. Praktika-komunitate horietan egiten den gauzetako bat ‘erakustea’ deritzan ekintza da, hots; erakunde edo enpresara ezagutzen diren ideia eramatea, egunero egiten ditugun gauzak berritzea askoz ere zailagoa delako. Arboniesen hitzaldiak enpresa munduko ordezkarien interesa piztu du, gauzak ikusteko modu berri bat suposatzen duelako eta informazioa konpartitzeari ateak zabaltzen dizkiolako. Halaber, enpresa txiki eta ertainek dituzten arazo berdinei konponbide bat emateko modu bat ere bada, arazoei irtenbideak bilatzea, azken baten, berritzea era badelako.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du