Bujalance herriarekin bideo-hitzaldia egingo gaur

27.02.07
Erakundea

Bujalance (Kordoba) eta Ermuko udalek beren arteko lotura areagotuko dute gaurko egunean. Udalbatza bietako ordezkariak bideo-hitzaldi baten bidez komunikatuko dira gaur arratsaldean. Komunikazio zibernetiko hori arratsaldeko zazpi eta erdietan hasiko da eta Osokoaren Bilkura aretotik egingo. Ekimenean udalerri bietako alkateek hartuko dute parte, Rafael Cañete eta Carlos Totorika jaunek, hurrenez hurren. Alkateek bertan izango dira eta parte hartuko bakoitzaren gobernu-taldeko beste hainbat kiderekin batera. Ekimen horren arrazoia ondokoa hau da: biharko egunez, Andaluziako Komunitatearen eguna ospatuko dela. Komunikazio ekitaldi horretan Ermuko Andaluzia Zentro Kulturalaren presidenteak, Antonio Madueñok, parte hartuko du baita ere.

Gidoi edo egitaraua

Bujalance herriarekin komunikazioa 19,30etan zabalduko da. Hitz egingo duen lehenengo pertsona, bertako alkatea izango da. Horren ondoren, Ermuko alkate Carlos Totorikak hartuko du hitza. Jarraian, Ermuko Andaluzia Zentro Kulturalaren presidentea mintzatuko da. Partaide horiek bukatu ostean, guztiek Andaluziako himnoa entzungo dute. Ondoren, Bujalanceko Antonia López alkateordeak izango du hitza. Horren ondotik, Félix Prol, J.L. Clemente, Natividad Alonso eta Mª Asun Ardanza arituko dira. Segidan partaideek bost minutuz bideo bat ikusi ahal izango dute. Bideo horretan ermuarrek 2006ko irailean bertara eginiko bidaiaren hainbat pasarte eta bizitako momentuak jasotzen dira.

Jarduera libre izango da eta nahi duen guztiek joan daitezke ikusi-entzutera. Bildutako publikoak ere bere denbora izango du, ordezkari andaluziar eta bertako herritarrak agurtzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako