‘Meando fuera del tiesto’

02.03.07
Kultura eta Gazteria

Titulu probokatzaile hori dakar gaur gauean Kunka antzerki produkzioak. Obra honetan hiru aktore komikok 30 sketchs-en bidez landutako antzezlana. Hirukotea hiru gasteiztarrek osatzen dute: Eloi Beato, Gorka Aguinagalde eta Josean de Miguel Gil. Emanaldia Zineman izango da y eta hamarrak eta laurdenetan hasiko. Sarrerak 10 euro balio du ikusle ororentzat eta bi gutxiago Zinemako bazkideentzat. Aldez aurreko salmentan sarrerak agortu ez direnez, oraindik saldu gabe geratu direnak takilan eskainiko dira.

Antzezlanak hainbat gai jorratzen ditu satiraren bidez jorratuz, eta horien artean ondokoak dauide: Seguritate Sozialaren mundu iluna, bikoteko bizitzaren petralkeriak, futbolaren miseriak, seme-alabekiko harreman interesatuak, lan munduaren prekarietatea, munduko promiskuorik handienen ohe sekretuak, zentsuraren itzulera, taxi gidarien jarrera petrala, telefono mugikorren izaera ulergaitza, trafiko lege aldrebesak, puntu kardinalen dibortzioa, pertsona ez zoroen zorakeria, oporretako handikeri eta miseriak, dokumentu historiko bitxiak: Jesus eta lapurren arteko berriketaldiaren sekretu gordeak, erregea eta bere bizkartzainen arteko jolas kontaezinak, eta Hitler eta Francoren arteko elkarrizketa Hendaian.

Umore garratza, basatia, ozpintsua, korrosiboa, aldrebesa, probokatzailea, mingarria, zentzugabea, zorrotza, zirikatzailea, neurrigabea, zoroa. Umore ederra… geurea. Mihia aske utziz, taburik gabe, konplexurik gabe, zentsurarik gabe, ikurrik gabea, lotsarik gabea… Hobe esanda, modu oso Lotsagabean. Labur esanda: pertsona okerrentzako umore ona.

Lotutako albisteak

Imagen
08.05.25
Vertigo Rock Fest jaialdia ospatuko asteburuan

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke